XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Familia, Gazte eta Haurrekin Gizarte-Hezkuntza Interbentziorako komenioa martxan

Udal Gizarte Ongizate Saileko Familia, Gazte eta Haurrekin Gizarte-Hezkuntza Interbentzio egitasmoaren programen garapenerako barne administrari lankidetzako komenioa (Diputazioarekin) aho batez onartu du Udalak, bere azken hile osoko bilkuran.

Udal getxotarra mota hauetako programak duela urte batzuez geroztik eramaten ari da aurrera.

Beren beharra eta zentzua ikusi ondoren, horietariko batzuk Diputazioaren dirulaguntza jasotzen hasi ziren.

Hau dela eta, orain lurralde historiko guztian arautzeko beharra ikusi du Foru Aldundiak, eta aipatutako komenioaren bidez egingo du.

Horrela, Getxoko Udalarekin sinatutako komenioaren iraupena hiru urtekoa izango da eta sendiekin eta nagusiekin interbentzio programen garapenerako baldintzak zehazten ditu.

Hauek orain arte indarrean zeudenak izango dira, beti, arazoak dituzten pertsonak bergizarteratzeko helburuarekin.

Une honetan, hilabetean 9 familia, 77 gazte eta beste 14 lagunekin lan egiten ari da.

Aurten, eta programa hauek aurrera egin ahal izateko, Foru Aldundiak bederatzi miloi pezeta inguru jarriko du eta Getxoko Udalak, bestalde, gainontzeko 11 miloiak.

Getxoko udala eramaten ari den sendiekin eta helduekin interbentzio programa honen helburu nagusia, gizartera sartzeko zailtasunak dituen pertsonei ahal den neurrian laguntzea eta dinamika familiarren bilakaera erreztea izango lirateke.